XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Adibidez, frantsesez (etxea) femeninoa dugu; (liburua) maskulinoa, baina alemaneraz (etxea) neutroa da; (liburua) neutroa.

Aditz denbora, hitzen ordena, eta beste gramatikazko ezaugarri asko erraz transferi ditzakegu hizkuntza batetik bestera.

3. Erabili hiztegiari buruz dakizuna.

Hizkuntza askok elkarrekin zerikusia dute eta hitz berdin asko daukate, nahiz eta nolabait desberdin idatzi edo ahoska daitezkeen.

Iturburu bera daukaten hizkuntza desberdinetako hitzak sustraikideak dira.

Adibidez, ingelesezko mother, espainierazko madre, eta alemanerazko Mutter hitzek antzekoak dirudite hitz beretik datozelako.

Hizkuntzek elkarrengandik ere hartzen dituzte hitzak, gramatikazko erregeletara egoki daitezen moldaketak eginez edo ez, errusierazko parkovat (aparkatu) bezala.

Hiztegi mailako antzekotasunak kontutan hartu beharko lirateke, ikaskuntza sinplifikatu egiten bait dute.

Halere, kontuz ibili desberdintasunekin.

Itxuraz berdinak izan baina esanahi desberdina duten hitzek arazoak sorraraz ditzakete.

Adibidez, espainierazko asistir ez da ingelesezkoto assist (lagundu), to attend baizik.

Errusieraz, magazin biltegi esan nahi du, ez ingelesezko magazine (aldizkari), eta intelligentnyi gizabidetsu, eta ez adimentsua.

Batzutan desberdintasunak xumeagoak dira, beraz, antza duten hitzak erabiltzen den testuingurua kontuan hartu behar duzu.

Adibidez, ingelesez class hitzak klase eta ikasgela esan nahi du: (ingelesezko klasea izan dut) eta (ikasgela hau oso beroa da).

Errusieraz, klass hitza bigarren zentzuan bakarrik erabil daiteke.

Ikasi duzun hizkuntzak bi hitz baditu zure hizkuntzeko hitz baten baliokideak direnak, arreta jarri hizkuntza berriak ikasterakoan.

Adibidez, ingelesezko to ask aditzak euskaraz bi baliokide dauzkala badakizu (galdetu eta eskatu), ez litzateke harrigarria izango zuretzat espainieraz ere bi baliokide daudela ikustean (), frantsesez (), errusieraz (aip) eta baita txineraz ere ().